2019(e)ko ekainaren 15(a), larunbata

IRRATSAIOA PREST!!!

Txanelako 6. gaian zehar komunikabideak ikasten ibili gara (komunikabide eta asmatzaile nagusiak, prentsa idatzia, komunikatzeko era desberdinak...) Horrekin batera irratsaio bat nola prestatzen eta grabatzen den ikasi dugu eta proiektua aurrera eraman dugu.  Gure irratsaioa entzun nahi baduzue, bukaerara joan eta  ikusi prestatu dugun bideoa!!! GUSTATZEA ESPERO DUGU!!!


2019(e)ko ekainaren 13(a), osteguna

Fifth grade pupils celebrating the CHOCOLATE WORKSHOP with their invited guests, second grade pupils

2019(e)ko ekainaren 12(a), asteazkena

2019(e)ko maiatzaren 30(a), osteguna

BEIZAMARA IRTEERA!!!

EGURALDI TXARRA  EGIN DUEN ARREN, PRIMERAN IBILI GARA BEIZAMAN. 
MARITXUREN BASERRIA EZAGUTU DUGU, FRANTZISKA ASTOAN IBILI GARA, JOLASAK ERE EGIN DITUGU, TXIKI PARKEAN IBILI, DISKOTEKA... PRIMERAN PASA DUGU!!!
HEMEN DITUZUE, KLIKATU ARGAZKIAN GEHIAGO IKUSTEKO!!!







2019(e)ko maiatzaren 15(a), asteazkena

LANBIDEAK!!

Oso interesgarria izan zen eta oso gustura egon ginen zuen lanbideak entzuten.
Lanbide ezberdinak ezagutu ditugu eta asko ikasi dugu.

MILA ESKER BENETAN!!!


2019(e)ko maiatzaren 12(a), igandea

Liburuaren astea!!

APIRILAREN 23AN, LIBURUAREN EGUNA IZAN ZEN. AURTEN EGUN HORRETAN OPORRETAN GEUNDENEZ ASTE OSOAN, ZENBAIT EKINTZA EZBERDIN ANTOLATU GENITUEN IKASTOLAN: LH5EKO IKASLEAK IPUINAK KONTATU ZIZKIGUTEN, GURASO ASKO ERE ANIMATU ZAIZKIGU GELARA IPUINAK KONTATZERA...

 AINHOA, IRATXE, IZARO, MARINA,NEREA ETA ALAZNE MILA MILA ESKER GUREGANA ETORTZEAGATIK!!







2019(e)ko maiatzaren 2(a), osteguna

LAGUN EZKUTUA

 Kostata izan arren, gaur lagun ezkutuko opariak eman dizkiogu elkarri gelan. Izugarrizko urduritasuna, poza... sentitu dugu eta oso opari politak izan dira, artista batzuk zarete!!!


                     

ASTE SANTU ONDORENGO PROBENTZIOA

 Aste Santuko oporrak amaitu dira eta  ikastolan elkartu gara berriz ere. Goiz zoragarria izan da eta gure harremanak sendotu asmoz jolas eta dinamika desberdinak egin ditugu. 

2019(e)ko apirilaren 14(a), igandea

KORRIKA TXIKIA!!

ASTEARTE ARRATSALDEAN, KORRIKAKO PETOAK JANTZI ETA IRURATIK KORRIKA  IBILI GINEN. ONDOREN, PLAZARA IGO, MEZUA IRAKURRI ETA KLIKA ABESTIAREN DANTZA EGIN GENUEN.

EGIN KLIK ARGAZKIAK IKUSTEKO!!



2019(e)ko apirilaren 10(a), asteazkena

IKUSKIZUN ESPAZIALA!!!

4.txanela honek interes handia eta berezia  piztu digu barnean eta amaiera bikaina eman diogu prestatu dugun ikuskizunarekin. Atzo HH eta LHko ikasleei erakutsi genien ikasi genuen guztia eta a ze gozatua hartu genuen!!!
IKUSI IKUSI ARGAZKI  ZORAGARRI HAUEK


 ARGAZKI ETA BIDEO MOTZAK  IKUSTEKO  EGIN KLIK MAKINAN!!!! BIDEO LUZEA LAISTER IZANGO DUGU IKUSGAI!